eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

ZINEMA, EUSKARAZ

Euskarazko filmak, EiTBn, Zinegabonak ekimenaren eskutik

EiTBren Bilboko egoitzako Multibox aretoan hiru film eskainiko dira Gabonetan, eta Euskal Herriko zenbait zinema-aretotan euskarazko filmak ikusteko aukera ere izango da.

  • Zinegabonak

    Zinegabonak

EiTBk eta Zineuskadik Zinegabonak deritzon ekimena jarriko dute martxan Gabonetan, umeek euskarazko zinemaz goza dezaten. Hala, EiTBren Bilboko egoitzako Multibox aretoan hiru film eskainiko dira, abenduaren 28tik 30era bitartean, goizeko 11:00etan.

Emanaldi horietako bakoitzera joateko 300 sarrera zozkatuko ditu EiTBren Hiru3 Komunitateak kideen artean, eta irabazle bakoitzak lau sarrera lortuko ditu gehienez (derrigorrezkoa izango da gutxienez heldu batekin etortzea). Izena emateko epea abenduaren 17ra bitartean egongo da irekita. Horretarako, klikatu pelikula bakoitzaren izenburuaren gainean (Hiru3ko kide ez direnek inprimaki hau bete eta bidali beharko dute):

- Abenduak 28: Marko Makako

- Abenduak 29: Asterix

- Abenduak 30: Dragoi bola

Aipatutako filmez gain, 2016. urteko lehenengo asteburuan, hau da, urtarrilaren 2an eta 3an, Euskal Herriko zenbait zinema-aretotan euskarazko filmak ikusteko aukera ere izango da, euro baten truke. Hauek dira eskainiko diren pelikulak: '7. ipotxa', 'Magiaren etxea', 'Haurrak eta lapurrak''Zipi-Zape eta kanikaren kluba', 'Doraemon stand by me', 'Tom txikia eta ispilu magikoa' eta 'Yugo&Lala'. Horrez gain, abenduaren 28an, 29an eta 30ean, bikoizketa tailerrean parte hartu ahal izango dute umeek.

Golem AlhóndigaBilbao (Bilbo), Príncipe (Donostia), Florida (Gasteiz), Golem Baiona (Iruñea) eta Itsas Mendi (Urruña) zinema-aretoek hartuko dute parte ekimenean.