3kluba
HAURRENTZAKO ZINEMA
Zipi eta Zape, Olentzero eta Doraemon, ETB1 eta ETB3ko protagonistak
Astelehenean eta asteartean, umeentzako film luzeak egongo dira ikusgai ETB1en eta ETB3n.
-
"Zipi eta Zape eta Kanikaren Kluba"
Astelehenean, abenduak 7, eta asteartean, abenduak 8, film luzeak eskainiko ditugu ETB3n, umeentzat jai egunak direla kontuan izanda. Horrela, bada, astelehenean, 9:00etan, "Olentzero eta Subilaren lapurreta" ikusi ahal izango dute etxeko txikiek, eta 15:30ean, "Doraemon espazioko heroia" izango dugu ikusgai. Asteartean, goizean, Olentzero protagonista izango duen beste film bat izango dugu: "Olentzero eta oparien ordua", eta arratsaldean, "Zipi eta Zape eta Kanikaren Kluba". Gainera, film hori ETB1-en emango da astelehenean, 22:00etan.
"Olentzero eta Subilaren lapurreta"n, negozio gizon maltzur bat herrira heldu da, bertako basoa deuseztatu eta eskiatzeko pista bat eraikitzeko asmotan; gainera, Olentzerori subila lapurtuko dio eta haur guztien opariak arriskuan jarriko ditu. Anje ikazkin gaztea arduratuko da gauzak bere onera ekartzen eta Olentzerori bere eginkizunean laguntzen.
"Doraemon espazioko heroia" filman, Doraemon, Nobita, Shizuka, Erraldoi eta Suneo espazioko heroiak dira eta munstroen aurka borrokatu behar dute. Bakoitzak ahalmen berezi bat du gaizkileei aurre egiteko.
Lee el artículo completo en koi-nya: La película Doraemon: Nobita no Space Heroes Uchu Eiyu-ki será adaptada al manga http://www.koi-nya.net/2014/11/14/la-pelicula-doraemon-nobita-space-heroes-uchu-eiyu-ki-sera-adaptada-al-manga/
Lee el artículo completo en koi-nya: La película Doraemon: Nobita no Space Heroes Uchu Eiyu-ki será adaptada al manga http://www.koi-nya.net/2014/11/14/la-pelicula-doraemon-nobita-space-heroes-uchu-eiyu-ki-sera-adaptada-al-manga/
"Olentzero eta oparien ordua"n ere Anje dugu protagonista. Gogor aritu beharko dute Anjek, Marik eta beraien lagunek herrira bakea itzultzea nahi badute. Herriko nagusiak elkarrekin erretxinduta dabiltza, mesfidati. Hau guztiaren errua hegazkinarekin inguruko mendietan istripua izan duen atzerritar batek dauka. Dirua eta ospea agindu die hegazkina topatuko duenari. Baina, gauzak erabat aldrebestuko dira Olentzeroren ordulari magikoa desagertzen denean. Ordulari magikorik gabe ezingo du denbora gelditu, eta ondorioz, ezingo ditu gabon gauean opariak banatu.
"Zipi eta Zape eta Kanikaren Kluba" filman Zipi eta Zape bikiek abentura zirraragarria biziko dute. Izan ere, Esperanza ikastetxean pasatu beharko dute uda, zigortu baitutuzte. Falconetti da bertako zuzendaria, oso gizon zorrotza, eta jolastea debekatuta dago. Bikiek Kanikaren Kluba sortuko dute eta ikastetxeko sekretu misteriotsua zein den jakingo dute.