eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Hiru3 jaialdirako sarrerak agortuta daude

Hiru3 jaialdia 13:00etan hasiko da, eta denetarik izango dugu: magia, umorea, ikuskizunak, sorpresak… Gorritxo, Zuri, Tor, Doraemon, Shin Chan, Rufus galtzagorria eta Olentzero egongo dira bertan.

  • Hiru3 jaialdia

    Hiru3 jaialdia

Dagoeneko ondotxo dakizuenez, Hiru3 jaialdia ospatuko dugu Euskalduna Jauregian, Bilbon, abenduaren 19an. Jaialdia 13:00etan hasiko da, eta denetarik izango dugu: magia, umorea, ikuskizunak, sorpresak? Dagoneko sarrerak agortuta daude.

Halaber, Gorritxo, Zuri eta Tor gure lagunak egongo dira bertan, eta, horiekin batera, Doraemon, Shin Chan, Rufus galtzagorria eta Olentzero ere etorriko dira zuekin dibertitzera.

Euskalduna Jauregian, horrenbeste maite dituzuen pertsonaiekin argazkiak ateratzeko aukera paregabea izango duzue, istorio politak entzungo dituzue, magia ikuskizun liluragarriak ikusiko dituzue, barrez lehertuko zarete eta ?Sorgintxulo?ren kanta ezagunak abestu ahalko dituzue.

Zatozte ?Sorgintxulo?ko zuen lagunekin goiz zoragarria pasatzera. Astelehenetik ostiralera ikus ditzakezue ETB1en, ETB3n eta www.eitb.eus-en, eta beraiekin egoteko aukera izango duzue orain.

Hilabete hauetan, saioaren protagonistak gure lagun min egin dira. Hain dira maitagarriak! Izan ere, zientzia zein interesgarria den erakutsi digute, eta baita hamaika trikimailu eta magia ere, asmakizunak eta txisteak kontatu dizkigute, eta efemerideen berri eman, hitzen altxor-kutxa betetzen ibili gara, sukaldean aritzeko errezeta errazak prestatzera animatu gaituzte, liburuak irakurtzeko zaletasuna piztu digute, ekonomia hobeto ulertzen lagundu digute, neskak eta mutilak berdinak garela erakutsi eta hezibide onez eta errespetuz jokatzearen garrantzia azpimarratu digute, bideo dibertigarrien bidez. Halaber, zuek bidalitako argazkiak eta marrazkiak poz-pozik jaso ditugu, eta baita telebistan erakutsi ere. Umorea, magia eta euskal kultura dira saioaren ardatzak, eta horiek izango dira Hiru3 jaialdian ere eskainiko dizkizuegun edukiak.

Animatu! Bilbon daukagu hitzordua, Euskalduna Jauregian, abenduaren 19an, 13:00etan. Ez galdu!