eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Beti begira izango ditugun animaliak egiten ikasi!

Torzientzia atalean, Tor magoak izaki horiek (dinosaurioa, zaldia, dragoia...) nola egin ditzakezuen erakutsiko dizue.

3:22

“Sorgintxulo” saioaren Torzientzia atalean, Tor magoak beti begira izango ditugun animaliak egiten irakatsiko dizue, atxikita duzuen bideoan.

Hona hemen beharko duzuen materiala:

 

“Sorgintxulo”ko gure lagunek beste ilusio optiko bat erakutsiko digute. Izan ere, Tor magoak beti begira izango dugun dinosaurioa, txakurra, behia, katua, astoa, dragoia… zelan egin ditzakezuen azalduko dizue. Paperean egindako irudi bat baino ez da, baina adierazitako moduan tolestuz gero, eta angelu egokitik begiratuta, ilusio optikoa lortuko da.

Gogoratu zientzia ataleko bideo guztiak “Sorgintxulo” saioaren webgunearen TorZientzia erlaitzean dituzuela. Era berean, beste hainbat bideo duzue ikusgai, ederto pasatzeko: Zurikaldari, Horrela bai, Ekonomikeriatan, Liburu nimiñoa, Tortorkeriak, Tortrikimailuak, Gorritxisteak, Gorriasmakizunak, Irakurriz bizi eta Denok berdin ataletan banatuta.

Horrez gain, webgunean marrazki bizidunak, jokoak, argazkiak, zozketak, albisteak… dituzue.

Sartu, eta ondo pasa!

ondo pasa!