eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Sarrerak doan

'Olentzero eta Amilaren sekretua' filma ikusteko sarrerak

EiTBko Bilboko egoitzan 'Olentzero eta Amilaren sekretua' filma ikusteko 150 sarrera banatuko ditugu HIRU3ko kideen artean.

  • Olentzero eta Amilaren sekretua

    Olentzero eta Amilaren sekretua

EiTB Maratoiaren baitan, abenduaren 16an, arratsaldeko 6:30ean, EiTBko Bilboko egoitzan 'Olentzero eta Amilaren sekretua' marrazki bizidunetako filma eskainiko da. 150 sarrera banatuko ditugu HIRU3ko kideen. Horretarako zozketak atalean eman beharko da izena, eta derrigorrezkoa izango da Hiru3ko bazkide zenbakia zehaztea. Gehienez, 4 sarrera eskatu daitezke bazkide bakoitzeko. Umeekin, derrigorrez, heldu bat sartu behar da. Zozketan parte hartzeko azken eguna abenduaren 13a izango da.

Oraindik bazkide ez direnentzat, hemen duzue bazkide egiteko bete eta hiru3@eitb.eus helbidera bidali behar diguzuen inprimakia.

Amila 9 urteko neskatoa da eta jaio zenetik osasun arazo batzuk izan ditu, baina azkenaldiko zorabioek eta buruko minek ospitaleratu egin dute, oraingo honetan luzerako doa. Ospitalean bere lagunik onenak ditu: Fede eta Mai. Ospitaleko egunak oso luzeak eta gogaikarriak dira, baina, gure lagunek beti aurkitzen dute dibertsioa. Oraingo honetan, Olentzero egongo da beraiekin.

Zatoz EiTBra filma ikustera! Animatu eta zozketan parte hartu.