eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Olentzero eta Oparien Ordua eta Olentzero eta Iratxoen Jauntxoa ETB3n

ETB3k "Olentzero eta Oparien Ordua" eta "Olentzero eta Iratxoen Jauntxoa" filmak eskainiko ditu abenduaren 24an, goizean.

  • Olentzero eta iratxoen jauntxoa

    Olentzero eta iratxoen jauntxoa

Euskal Telebistaren hirugarren kateak Olentzeroren bi film emango ditu abenduaren 24an goizean, umeen gozamenerako. "Olentzero eta Oparien Ordua" pelikula goizeko 10:00etan ikusi ahal izango dute etxeko txikienek, eta jarraian, 11:00etan, "Olentzero eta Iratxoen Jauntxoa".

"Olentzero eta Oparien Ordua" filmean, ihesi dabilen banku-lapur arriskutsua ezagutuko dugu. McLondonen aireplanoak Olentzeroren etxearen aurka jo du, eta Olentzerori ordularia ostu dio. Erloju barik, Olentzerok ezingo ditu opari guztiak garaiz banatu. Beraz, laguntza behar du gure ikazkin maitatuak.

Goizeko 11etan, "Olentzero eta Iratxoen Jauntxoa" emango du ETB3k. Film horrek Olentzero eta Anje ditu protagonista nagusi. Gabonetarako egun gutxi batzuk falta direnean, Olentzerok Anjeren bisita izan du. Anjek bere laguntzailea izan nahi du, eta Olentzerok ezer ez ikutzeko eskatzen dio; bereziki, kaiolan dagoen iratxoa. Umea, ordea, ez da arriskuaz jabetzen, eta iratxoa askatzen du.

 

Hiru3 jaialdia

Gainera, abenduaren 24an, arratsaldean, Hiru3 jaialdia ikusi ahalko dute txikiek telebistan. ETB1ek 16:00etan eskainiko du saioa, eta ETB3k, 22:00etan. Sorpresaz beteriko ekitaldia da: "Sorgintxulo" saioko Zuri sorginak, Tor magoak eta Gorritxo galtzagorriak parte hartzen dute, baita Olentzero bera ere.

Saio horietaz gain, egunotan, Euskal Telebistak programazio berezia prestatu du umeentzat, oporretan daudela kontuan izanik.