eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

PortAventurarako sarrera

PortAventura Parkerako sarrera doan Hiru3ko kideentzat

Hiru3ren eta CaixaBanken eskutik, PortAventura Parkera joateko sarrera doan lortu ahal izango duzue Hiru3ko kideek.

  • PortAventurara joateko kupoia

    PortAventurara joateko kupoia

Aurten ere, Hiru3ko kideek PortAventura Parkera joateko sarrera bat eskuratu ahal izango duzue doan, Hiru3ren eta CaixaBanken hitzarmenari esker. Gaur bertan, Hiru3ko kide guztiok PortAventura Parkera joateko sarrera baten truke alda daitekeen kupoia jasoko duzue zuen helbide elektronikoetan.

Zorion-gutunean agertzen den bezala, kupoi hori eta Izar Libreta hartu eta gertuen duzuen CaixaBanken bulegora joan behar duzue. Izar Libretarik ez baduzue, bertan ireki ahalko duzue bat, gutxienez 5 euroko diru-sarrera eginez. Bulegoan, sarreraren baliokidea den ziurtagiria emango dizuete, eta horixe aurkeztu beharko duzue PortAventurako leihatilan bertan (Izar Libretarekin batera), helduentzako sarrera bat erosita umeentzako sarrera bat doan jaso eta parkean egun zoragarria igarotzeko.

Kanpaina honetan, PortAventura Park 2016ko martxoaren 18tik 2017ko urtarrilaren 8ra arte egongo da zabalik, egutegiaren arabera, eta hilabete horietan guztietan erabili ahal izango duzue sarrera.

Oparia emateko mezurik jaso ez baduzue, jarri gurekin harremanetan 94 656 31 22 telefono zenbakira deituta, edota idatzi hiru3@eitb.eus helbidera, eta zuen datuak egiaztatuko ditugu; izan ere, baliteke gure datu-basean gordeta ditugun helbideak zuzenak ez izatea edota eguneratu gabe egotea.

Gainera, zuen lagunak eta anai-arrebak animatu ditzakezue Hiru3ko kide egiten. Oraindik ez badira bazkide, orri hau bete eta hiru3@eitb.eus helbidera bidali baino ez dute egin behar. Jakin badakizuenez, doakoa da. Handik gutxira, Hiru3 klubeko ongietorri eskutitza jasoko dute, eta ordutik aurrera, gure zozketetan parte hartu ahal izango dute eta klubeko bazkideen abantaila guztiak izango dituzte, zuek bezala.

 

Urtean zehar opari gehiago bidaltzeko asmoa dugu; beraz, adi egon!