3kluba
SARRERAK
Hiru3k "Disney On Ice" ikuskizunerako sarrerak zozkatu ditu
Arrate Miguensek irabazi ditu apirilaren 21eko ikuskizunerako lau sarrerak.
-
Hiru3
Hiru3 komunitateak BECen, apirilaren 21ean, 19:30ean, izango den "Disney On Ice" ikuskizunera gonbidatu nahi ditu Hiru3ko kideak.
Umeek zein helduek ederto pasatzeko aukera izango dute Disneyren 4 istorio hunkigarrirekin. Ikusleek Frozen filmeko abentura bizi ahal izango dute Anna eta Elsa ahizpekin, eta Olaf eta Kristoff lagunekin. Era berean, Cars, Sirenatxoa eta Toy Story filmetako istorio eta protagonistekin gozatuko dute.
Arrate Miguensek irabazi ditu ikuskizunerako lau sarrerak, eta bihar, apirilaren 19an, gurekin harremanetan jarri beharko du (hiru3@eitb.eus).
Hiru3 EiTBren kluba da, 0 eta 14 urte bitarteko umeei zuzenduta dago, eta Hiru3ko kideek abantaila eta deskontu ugari dituzte, adibidez, Karpin Abentura eta PortAventura parkeetarako sarrerak doan lortzeko aukera dute. Gainera, hilero, Ibaizabalen eskutik, liburu bat zozkatzen dugu aurreko hilean urteak bete dituzten kideen artean, eta sarrerak zozkatzen ditugu umeentzako filmetarako eta Gabonetako umeen parkeetarako, baita umeentzako produktuak ere.
Zorionak Arrate!