eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

TOR MAGOA

Astelehenetik aurrera, magia ETB3ko "3txulo" saioan

Tor Magoak gidatzen du "Magia" atala, eta hainbat truko erakutsiko dizkigu: pilota bidaiariak, txanpona botilan, hiru soka berdin, kartak...

  • Tor Magoa

    Tor Magoa

Pertsonaia berria dago astelehenetik aurrera “3txulo”n, nahiz eta aspaldiko ezaguna den. Astelehenetik ostiralera, Tor Magoak "Magia" atala gidatzen du, eta pilota bidaiariak, txanpona botilan, hiru soka berdin, karta desitxuratua eta karta garaipena erakutsiko dizkigu, besteak beste.

"3txulo" saioa otsailean estreinatu zen ETB3n. Sei pertsonaia ditu protagonista programak: 2ttor (Iker Galartza), 4ra (Amancay Gaztañaga), Xbel (Zuriñe Hidalgo), Gorritxo, Sasi eta Laino. Etxeko txikienek primeran pasatzen dute egunero horien abentura eta elkarbizitzaren gorabeherekin. Saioa goizean, eguerdian eta arratsaldean dago ikusgai, astelehenetik ostiralera, eta goizean eta eguerdian, asteburuetan.

Erabat ezberdinak diren sei pertsonaiaren topagune dibertigarria da "3txulo", eta "mikrotxulo" izeneko atal bereziak ditu, denetariko gaiak jorratzeko: zientzia, eskulanak, esperimentuak, trikimailuak, sukaldaritza, bitxikeriak... Eta orain magia eta Tor Magoa gehitu zaizkie.

Gainera, Euskal Herriko haurrentzat zabalik dago "3txulo" saioa, bertan parte har dezaten, eta umeek beraien marrazkiak eta argazkiak bidal ditzakete, gero saioan eta web orrian ikusteko.

Gogoratu, bestalde, EiTBk haurrei zuzendutako eskaintza zabala duela Hiru3 webgunean. Besteak beste, euren marrazki bizidun kuttunenak eta "3txulo" saioko eduki guztiak eskura dituzte web horretan. Sartu webgunean!

webgunean!