eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Gozatu oporrez GTG Hiru3 udalekuetan, Sastarrain baserri-eskolan

Animatu eta izena eman aisia eta natura-heziketa batzen dituzten udalekuetan! Gainera, begiraleetako batzuk gutarrak izango dira.

0:52
Udalekuak gtg

Hiru3 komunitateak eta ETB1eko "GTG" saioak Sastarrain baserri-eskolan esperientzia izugarria bizitzera animatzen zaituzte uda honetan. Izan ere, Sastarrain baserri-eskolan ekintza ugari antolatu dituzte ezin hobeto pasa dezazuen ingurune ederrean. Lagun berriak egiteko aukera izango duzue, ikasturte honetan telebistan ikusi dituzuen gutarrak tartean, eta primeran pasatuko duzue.

Sastarrain baserri-eskola eta aterpetxea Zestoan dago (Gipuzkoa), eta 1989an jarri zuten martxan. Hala, bada, urteotan, milaka ume eta gazte izan dira aisia eta natura-heziketa batzen. Uda honetan, zazpi eguneko bost txanda antolatu dituzte, oporretan udaleku zoragarri hauetan goza dezazuen. Horrez gain, udaleku dibertigarri hauetako begirale batzuk gutarrak izango dira.

Udalekuak astelehenetik igandera izango dira, txanda hauetan:

-          Ekainaren 27tik uztailaren 3ra

-          Abuztuaren 1etik 7ra

-          Abuztuaren 8tik 14ra

-          Abuztuaren 15etik 21era

-          Abuztuaren 22tik 28ra

Horrez  gain, udalekuen gaia aukera dezakezue:

-          Baserri-eskola: 8-14 urtekoentzat, euskaraz edo ingelesez. Prezioa: 294 €

-          Kirola-abentura: 12-16 urtekoentzat, euskaraz. Prezioa: 308 €

-          Zaldiketa: 8-14 urtekoentzat, ingelesez. Prezioa: 350 €

Ume eta gazteek ekintza ugari egingo dituzte udaleku motaren arabera: baserriko animaliak ezagutu, eskalada, espeleologia, mendi-ibilaldiak, zaldiketa ikastaroa, ogigintza eta artisautza tailerrak, historiaurrea ezagutu, baratzeko lanak, hondartzara ibilaldiak, jolasak, gaubeilak…

Aukeratu gustukoen duzuen udaleku mota, eta eman izena web orri honetan bertan duzuen formularioan! Animatu, ederto pasatuko duzue eta!

Oharra: Gutxieneko taldea (10 umekoa) osatzen ez bada, bertan behera geratuko da txanda.

da txanda.