eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

3txulo dantza

Zuen koreografiak bidaltzeko azken egunak!

Datorren asteartean, maiatzaren 31n, "3txulo" saioaren abestiarekin egindako koreografiak bidaltzeko epea amaituko da.

  • 3txulo dantzako sariak

    3txulo dantzako sariak

Laster 3txulo dantza ekimenean parte hartzeko epea amaituko da. Izan ere, asteartean, maiatzaren 31n, azken bideoak jasoko ditugu, eta apirilaren 1etik aurrera, zuen gustukoenaren aldeko botoa eman ahal izango duzue.

Orain arte jaso ditugun koreografiak "3txulo dantza" web orrian ikus ditzakezue. Primeran pasatuko duzue Euskal Herriko hainbat tokitatik bidalitako bideo dibertigarriekin.

Ekainean, "3txulo" saioak koreografia berria grabatuko du jasotako bideoen zatiekin eta irabazleen izenak emango dituzte ezagutzera.

Bi sari banatuko ditugu. Lehenengo irabazlea zozketa bidez aterako dugu, eta bigarrena internautek aukeratuko dute.

Zozketa bidez irabazle suertatzen den taldeak sari hau jasoko du, 2 nagusi eta 2 umerentzat, Eroski Bidaiak bidaia-agentziari esker: PortAventuran asteburu bat (3 egun eta 2 gau, gosaria barne), PortAventurako hotel batean (lekuaren arabera), 2016ko denboraldian. Egonaldian, parkerako sarrerak doan izango dituzte. Halaber, taldeko guztiek 4ra, 2ttor eta Xbel ezagutzeko eta "3txulo" saioan parte hartzeko aukera izango dute, Miramonen.

Gainera, internautek dantzarik onena hautatuko dute, eta boto gehien jasotzen duen taldeko kideek Sopuerta Abenturarako sarrerak irabaziko dituzte (gehienez, 10 sarrera banatuko ditugu, 8 ume eta 2 heldurentzat). Sopuerta Abentura Euskadin dagoen zuhaitzetako abentura parkerik handiena da, eta hainbat ibilbide ditu.

Animatu eta bidali zuen bideoa!

Ederto pasatuko duzue "3txulo" saioaren kanta dantzatzen, eta, horrez gain, sari ederrak irabaz ditzakezue!

kezue!

kezue!