eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Hiru3 Jaia

Aldaketak Hiru3 jaiko egitarauan!!!

Eguraldiaren iragarpena dela eta aldaketak egin behar izan ditugu Mungian ospatuko den ekitaldian. Olalde Aretoan elkartuko gara 11:30etatik aurrera.

0:21

Eguraldiaren iragarpena dela eta ekainaren 18an Mungian ospatuko den ekitaldian aldaketak egin behar izan dira.

11:30etik aurrera Mungiako Olalde Aretoan elkartuko gara guztiok.

Bertan Gorritxo egongo da eta berarekin argazkiak ateratzeko aukera izango dugu, argazki horiek webgune honetan ikusiko dira ekainaren 20tik aurrera. Gainera, opariak banatuko dira Olalde Aretora hurbiltzen diren guztientzat eta Gorritxoren kamisetak erosteko aukera egongo da.

Hiru3 komunitateak ere toki berezia izango du, bazkide egiteko aukera eskainiko baitie oraindik ez direnei.

12:30ean hasita eta ordubetez, 2ttor, 4ra eta Xbel protagonista dituen ekitaldiaz gozatzeko aukera paregabea izango dute Olalde Aretora hurbiltzen direnak. Ikuskizunean, "3txulo" saioaren kanta abestu eta dantzatuko dute gure pertsonaia maitagarriek, eta "3txulo dantza" ekimeneko irabazleak aldamenean izango dituzte, oholtza gainean.

Ikuskizun honetaz gozatzeko, aforoa mugatua denez, lekua gordeta izateko, gonbidapenak lortzea beharrezkoa izan da. Web orrian eman dizuegu sarrerak lortzeko aukera, eta arrakasta handia izan du ekimenak. Izan ere, sarrerak agortu egin dira. Eskatu duzuenok sarrerak lehiatilan izango dituzue zuen izenean. Gainera, ikuskizuna grabatu egingo da, telebistan emateko.

Honako hauek izan ditu lagun EiTBk Hiru3 Jaia prestatzeko: Caixabank, Bizkaiko Foru Aldundia, Euskaltel eta Eroski. Halaber, HIRU3 jaiaren harira, Bilbao-Mungia eta Mungia-Bilbao autobus zerbitzua indartu egingo du Bizkaibusek (atxikitako dokumentuan ikusi egun horretarako ordutegi bereziak).