eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

2016/06/30

16:25

3kluba

Areatzan

HIRU3 eta Doraemon, Play’N’Kids jaialdian, Bilbon, uztailaren 9an

Bilbao BBK Live Bereziak 2016 ekimenaren harira, Areatzan egingo da haurren jaia, Bilbon, uztailaren 9an, 10:00etatik 20:00etara. Hiru3 gunean txapak egiteko tailer berezia eta Gorritxo egongo dira.

0:45
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Bilbao BBK Live familia giroan egiteko ekimenei begira ere jarriko da aurten, eta Bilbao BBK Live Bereziak programazioaren barnean, Play’N’Kids Jaialdia izango da Bilbon, Areatzan, uztailaren 9an, 10:00etatik 20:00etara; jolaserako eta musikaz zuzenean gozatzeko gune ikusgarria izango da.

Batetik, musikarik onena izango da taula gainean: Billy Boom Band handiaren kontzertua, Futuramix DJaren saio dibertigarria eta dantza modernoak, Lindy Hopen eskutik.

Bestetik, gonbidatu oso berezia izango da jaialdian: Doraemon. Ginkana erraldoia ekarriko digu Areatzara, abilezia probak, aurpegia margotzeko aukera, kamiseta eta txapa tailerra, aztarnen jokua, etab. Familia artean lortu beharko dira erantzunak, eta sari ederrak lortu.

Horretaz gain, Gorritxo HIRU3 klubeko pertsonaia berezia ere izango da BBK Live Bereziak festan. Hortaz, Doraemon eta haren lagunak Gorritxorekin batera izango dira Areatzan.

Ginkana handia

Guraso eta haurrak batuko ditu ekintza dibertigarri honek, izan ere, batera parte hartuko dute ginkana handian; horretarako, gurasoek Playkhana APPa jaitsi beharko dute tablet zein mugikorrera (doakoa da), eta Areatzan jarritako ibilbidea osatu beharko dute, bidean izango dituzten probak gaindituz puntuak lortu eta azken sari handiak irabazteko.

Hiru3 klubaren gunean txapak egiteko tailer berezia izango da; txapa egiten duenak arropan jarri eta argazkia aterata, puntuak lortuko ditu! Sari nagusia lortzeko bidean, Gorritxorekin argazkia atera eta hura sare sozialetara igota ere puntuak eskuratu ahalko dira.

Halaber, jateko gunea ere izango da, indarrak hartu eta jaialdiko ekintzekin topera gozatu ahal izateko; gosaria eta askaria eskainiko dituzte etxeko txikienentzat, 11:00etan eta 16:00etan.

Zuzeneko musika ardatz hartuta, gurasoek eta haurrek ongi pasatzeko aukera paregabea eskainiko du jaialdi berezi honek. Zatoz Play’N’Kids jaialdira!

  • ;