3kluba
21:30ean
‘Dragoi Bola Z: Jainkoen bataila’ pelikula, abuztuaren 13an, ETB3n
Abuztuaren 13an, larunbatean, 21:30etik aurrera izango da ikusgai Son Goku eta bere lagunen abenturen inguruko pelikula berezia, ETB3 katean.
Abuztuaren 13an, larunbatez, ‘Dragoi Bola Z: Jainkoen bataila’ izeneko pelikula izango da ikusgai ETB3 katean, 21:30etik aurrera. Beraz, Son Goku eta haren lagunen abenturen inguruko filmaz gozatzeko aukera izango dugu.
Urte batzuk igaro dira Majin Buurekin borroka izan zenetik, eta orain, Bils, suntsipenaren jainkoa eta unibertsoaren orekaren arduraduna, esnatu da, hainbat urtetan lo egon ondoren. Saiyajin batek Freezer irabazi duela entzun du Bilsek, eta Gokuren bila doa. Goku pozarren dago horrenbeste denbora eta gero aurkari boteretsua aurkitu duelako eta berari aurre egitea erabakiko du, Kaitoren abisuak kontuan izan gabe.
‘Dragoi Bola Z: Jainkoen bataila’ pelikula, abuztuaren 13an, 21:30etik aurrera, ETB3n.