eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

'Dragoi Bola' eta 'Doraemon'

ETB3ko programazioan aldaketak izango dira urriaren 7an

EiTB

Jaieguna izanik, ohiko programazioan aldaketak izango dira urriaren 7an. '3txulo' 09:00etan emango da, eta 'Doraemon' eta 'Dragoi Bola'ren film luzeak ere izango dira ikusgai.

  • Dragoi Bola

ETB3ko eguneroko programazioan aldaketak egongo dira urriaren 7an, jaieguna baita. '3txulo' saioa normalean baino ordubete geroago emango da; hau da, 08:00etan eskaini beharrean, 09:05etan izango da ikusgai.

Ordu erdi geroago, 09:40 aldera, ‘Doraemon Txina zaharrean’ marrazki ezagunen film luzea ikusi ahalko da. Oraingoan, Nobitak, Doraemonek eta lagunek Txina zaharrera bidaiatuko dute denboran zehar, eta hainbat abentura biziko dituzte.

Gauean, 21:40an, 'Dragoi Bola'ren jarraitzaleak pozik jartzeko moduan izango dira, ‘Dragoi Bola Z: Jainkoen bataila’ film luzea izango baita ikusgai ETB3n.