eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Ecovidrio – HIRU3 komunitatea

Eskuratu zure edukiontzi txikia eta eman beirari bizia!

Hiru3 klubak eta Ecovidriok Gorritxoren irudia duten edukiontzi bereziak landu dituzte elkarlanean, beira birziklatzea sustatzeko. Badakizu, beraz, eskuratu zure iglu txikia eta eman beirari bizia!

Beira birziklatzearen garrantziaz jabetzeko helburuz, Hiru3 EiTBko haur komunitateak eta Ecovidrio erakundeak lankidetza akordioa sinatu dute. Hartara, ekimen berritzaile bat bultzatuko dute elkarlanean, izan ere, Gorritxoren irudia duten edukiontzi txiki eta bereziak landu dituzte.

Zuk ere birziklatu

Jasotako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan asko eta ondo birziklatzen da, estatuan gehien birziklatzen den bigarren lurraldea izanik. Pentsa, birziklatutako ontzi guztiak zutik jarrita, Guggenheim Bilbao Museoaren azalera osoa 45 aldiz beteko litzateke.

Zenbat eta gehiago birziklatu, orduan eta zabor gutxiago sortuko dugu, eta gure hirietako airea garbiagoa izango da. Beiraren birziklatze-katea ekintza soil batetik abiatzen da: beira hondakinak (botilak eta ontziak, tapoirik gabe) edukiontzi berdean utzita.

Gorritxoren edukiontzi berezia

Bada, orain, Gorritxoren irudia duen edukiontzi txikia duzu eskura, etxean bertan izan eta han jasotzeko zure beira. Eskuragai duzu jada iglu berezia Ecovidrioren atarian; sartu eta erosi zurea. Gainera, HIRU3 klubak azaroan ekimen bereziak jarriko ditu abian iglu txikiak lortzeko, batetik, HIRU3ko kide online egiten direnen artean eta, bestetik, jada klubeko kide direnen artean.

Gogoan izan, beirak bizi ugari izan ditzake. Birziklatu!

ke. Birziklatu!