3kluba
Abenduaren 6an
3TXULOtarrak Durangoko Azokan izango dira!
HIRU3 komunitateak diskoa kaleratu du eta hori aurkezteko, azokan izango dira 2ttor, 4ra, Xbel, izeba Kattalin eta Gorritxo, abenduaren 6an. Gainera, Elkarren standean ere izango dira diskoak sinatzen


HIRU3 komunitateak diskoa kaleratu du eta hamar kantuz osatutako lanak "3TXULO" saioko hainbat kantu ezagun biltzen ditu, ‘Bot a5ekoa‘, ‘Lotaratu’, ‘Plisti-plasta’, ‘Zori, Zorionak’ eta ‘3TXULO!’, besteak beste.
Durangoko Azokan aurkezpena
Durangoko Azokan egingo da aurkezpen ekitaldia, Saguganbaran, abenduaren 6an, 14:00etan, eta han izango dira Gorritxo gure galtzagorria, 2ttor, 4ra, Xbel eta izeba Kattalin. Aurretik, 12:30ean hasita, Durangoko Azokan bertan, Elkar argitaletxearen standean izango dira "3TXULO" saioko protagonistak diskoak sinatzeko.
Gainera, aurkezpen ekitaldian, Saguganbaran, aterako ditugun argazkiak webgunean ikusteko aukera izango duzu!
Egin HIRU3 kide azokan
Durangoko Azokan, gainera, HIRU3ko kide egiteko aukera ere izango duzu, Ibaizabal argitaletxearen standean. Azokan kide egiten zareten guztion artean, Bizkaia Park Abentura gunera joateko sarrerak zozketatuko ditugu!
Badakizu, izan HIRU3!
zu, izan HIRU3!zu, izan HIRU3!