3kluba
Programazio berezia ETB3n, abenduaren 5eko astean
Abenduaren 5etik 9ra, “3txulo” saioa 10:00ak arte luzatuko da, eta Doraemon eta Shin Chanen filmak ikusi ahal izango dira.
ETB3k programazio berezia prestatu du abenduaren 5, 6, 7, 8 eta 9rako. Izan ere, ume eta gaztetxo askok opor egunak eta “zubiak” izango dituzte egun horietan.
Horrela, bada, abenduaren 5ean, 7an eta 9an, “3TXULO” saioa goizeko hamarrak arte luzatuko da, hau da, zortzietatik hamarretara ikusi ahal izango dute saioa etxeko txikienek.
Horrez gain, abenduaren 6an eta 8an, marrazkiak egongo dira ikusgai zortzietatik bederatzietara: “Hartz txiki” eta “Hello Kitty”, eta ohi baino ordubete geroago, hots, bederatzietatik hamarretara, “3TXULO” saioak gure pertsonai maitatuen abenturak ekarriko dizkigu. Gorritxo, 2ttor, 4ra, Xbel, izeba Kattalin, Sasi, Laino eta Harrietekin primeran pasatzeko aukera izango dugu.
Gainera, goizeko hamarretan, Doraemonen filmak izango dira ikusgai: abenduaren 6an, “Doraemon Txina zaharrean”, eta abenduaren 8an, “Doraemon eta roboten iraultza”.
Halaber, bi egun horietan eta ostiralean, One Piece marrazki bizidunak izango dira ikusgai, gauean. Bestalde, astelehenean eta asteazkenean, Shin Chanen filmak emango dira gauean: abenduaren 5ean, “Shin Chan eta bonba-txakurra”, eta abenduaren 7an, “Shin Chan. Hauxe animaliakeria”. Ondoren, egunero, kamara ezkutuak.
Hau dena gutxi balitz, abenduaren 5ean eguerdiko '3txulo'ren ostean, 14:00ak aldera, 'Bondi Band' eta 'Nire lagun erraldoia' estreinatzen ditugu.
Ez galdu!
p>Ez galdu!
p>Ez galdu!
p>Ez galdu!