eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Zinema euskaraz

Baditugu Zinegabonak ekimenaren sarreren irabazleak

EiTBren Bilboko egoitzako Multibox aretoan lau pelikula eskainiko dira Gabonetan, abenduaren 26tik 29ra, eta Euskal Herriko zenbait zinema-aretotan ere euskarazko filmak ikusteko aukera izango da.

1:30

EiTBk eta Zineuskadik, aurten ere, Zinegabonak ekimena jarriko dute martxan Gabonetan, umeek euskarazko zinemaz goza dezaten. Hala, EiTBren Bilboko egoitzako Multibox aretoan lau pelikula eskainiko dira, abenduaren 26tik 29ra bitartean, 11:00etan.

Irabazleen zerrenda filma bakoitzean klikatuta ikus dezakezu.

- Abenduak 26: Doraemon Stand By Me

- Abenduak 27: Iparraldeko Norman

- Abenduak 28: Albert

- Abenduak 29: PAN, sekula betirako bidaia

Film horiez gain, abenduaren 30ean eta 31n, Euskal Herriko zenbait zinema-aretotan ere euskarazko filmak ikusteko aukera izango da, euro baten truke. Hauek dira eskainiko diren pelikulak: 'Snow Queen', 'Zipi eta Zape eta kapitainaren irla', 'Printze txikia', 'Tom txikia', 'Albert', 'Tximinoen erresuma', 'Yoko eta lagunak' eta 'Oker'.

Golem AlhóndigaBilbao (Bilbo), Príncipe (Donostia), Florida (Gasteiz), Golem Baiona (Iruñea) eta Itsas Mendi (Urruña) zinema-aretoek hartuko dute parte ekimenean.