eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Haur programazioa

Gabonetako haur programazio berezia prestatu du ETB3k

EITB | A.H. |

Egunero animazio pelikulak eskainiko ditu eta horrekin batera, 'Olentzeroren Etorrera 2016' eta '3txulo'ren bi ikuskizun bereziak.

ETB3, haurrei zuzendutako ETBko kateak, programazio oso berezia prestatu du Eguberrietarako. Abenduak 24tik hasita eta urtarrilak 8ra arte, egunero, animazio pelikula bat eskainiko da 16:30etik aurrera, horien artean, asko, telebistan estreinaldiak izango dira, besteak beste: Blackie eta Canuto, Doraemon eta urrezko kakalardoa, Herensugeak, Midas erregearen altxorra, Elurretako erregina eta Animal channel.

Olentzeroren egunean, abenduaren 24an, Bilboko Olentzeroaren etorreraren emanaldi berezia izango da ikusgai goizeko 10:30etik aurrera. Errege egunean, urtarrilaren 6an, berriz, 3txulok Gabonetan eskainiko dituen bi ikuskizun bereziak izango dira ikusgai arratsaldeko 16:00etatik aurrera.

4ra, 2ttor, Xbel, izeba Kattalin eta Gorritxo lagunen eskutik, Donostian (Kursaalen) abenduaren 29an eta Iruñean (Baluarten) abenduaren 30ean ekitaldi bereziak egingo dira. Istorio politak, 3txuloko kanta ezagunak eta sorpresa ugariz beteriko ikuskizun biak eskainiko ditu ETB3k.

Halaber, joan den asteburuan ikusgai izan diren pelikulak, Olentzero eta iratxoen jauntxoa eta Olentzero eta Amilaren sekretua, internetez ere ikusteko aukera dugu, HIRU3 komunitatearen atarian.