eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

16:00etatik aurrera

“Go!azen”eko atalak ETB3n ikusgai, aste honetan

Astelehenetik ostegunera, Basakabi udalekuetako gazteen gorabeherak ikus daitezke ETBren umeentzako kanalean: Zuzenen ideia berritzaileak, Haizea eta Elene bikien maitasun istorioak, nerabeen festa…

Aste honetan, “Go!azen” telesaila ikusi ahal izango dute ume eta gaztetxoek ETB3n, 16:00etatik aurrera. Orain arte, ETB1en ikusi ditugun atalak emango dira, astelehenetik ostegunera. Hala, Basakabi udalekuetan gertatzen dena ezagutu edo berriro bizi ahal izango dute: Zuzenen ideia berritzaileak, Haizea eta Elene bikien maitasun istorioak, Aneren eta Noraren festa…

Telesailak musika eta umorea ditu ardatz nagusi. Esaterako, aurtengo denboraldian, Gatibu, Esne Beltza, Ken Zazpi edo Zea Mays egungo taldeen bertsioak Mikel Laboa edo Itoizen klasiko batzuekin txertatu dituzte, besteak beste.

Bestalde, HIRU3ren web orrian ere ikus daitezke atalak eta HIRU3ren appan, nonahi eta noiznahi.

Gainera, abenduaren 22tik, “Go!azen” antzezlana herriz herri dabil Paula eta Aitana Etxeberria, Markel Gajate, Asier Burguete, Aritz Mendiola eta Ramon Agirre aktoreekin. Ordizian, Balmasedan, Sestaon, Sopelan, Donostian, Gernika-Lumon eta Hondarribian izango dira aktore ezagunak. Emanaldien informazioa Glu Glu produkzio etxearen webgunean daukazue.

n daukazue.

n daukazue.