eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

‘Pixi Post eta opari-emaileak’ filmaren produktuen irabazleak ditugu

Opari-emaile gogokoaren marrazkia bidali duten HIRU3ko kideek pinak, eskulanak eta filmaren kartelak jasoko dituzte. Marrazki guztiak ‘Opari-emaileen marrazkiak’ galerian daude ikusgai.

Abenduan, ?Pixi Post eta opari-emaileak? filma estreinatu zen, eta HIRU3n gogokoen duzuen opari-emailearen (Olentzero, Errege Magoak, Bizarzuri?) marrazkia eskatu genizuen, pinak, eskulanak eta filmaren kartelak baikenituen zuen artean banatzeko. Eskerrik asko zuen irudiak bidali dizkiguzuen HIRU3ko kideoi. Oso marrazki politak helarazi dizkiguzue, eta ?Opari-emaileen marrazkiak? galerian ikus ditzakezue denak. Gainera, parte-hartzaile guztiek jasoko dituzue opariak.

?Pixi Post eta opari-emaileak? filma kultura aniztasunaren garrantzia azpimarratu nahi duen marrazki bizidunetako zinta da. Orain mende asko, Gabonetako Jeinuen Biltzarrak Monopolish izeneko jeinua kanporatzea erabaki zuen, mundu osoko umeak bereganatu eta Jeinu Bakarra izateko asmoa zuelako. Monopolish gizakien artean ezkutatu zen eta mendekatzeko plan bat landu du mendez mendez: jeinu guztiak Gabonetako iragarki bihurtzea. Saiakera batzuen ondoren, azken kolpea emateko prest dago. Baina jeinuek ere badute ustekabe bat berarentzat: Pixi Post, Gabonen Zaindaria.

?Pixi Post eta opari-emaileak? urtarrilaren 12ra arte egongo da ikusgai Euskal Herriko zenbait zinematan.

Oraindik ez bazarete HIRU3ko bazkide, oso erraza da. Eskaera orri hau baino ez duzue bete behar.

Animatu!