eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

HIRU3ko kideentzat

Pozalaguako kobara joateko sarrerak doan HIRU3ko kideentzat

EiTBk Pozalaguako kobarekin hitzarmena sinatu du, eta Hiru3ko kideek sarrera bat lortu ahal izango dute doan, nagusi batentzako sarrera bat erosiz gero. Ez galdu Pozalaguako estalaktita eszentrikoak!

  • Pozalaguako koba

    Pozalaguako koba

EiTBk eta Pozalaguako kobak ingurune paregabe eta berezia ezagutzeko aukera eman nahi diete HIRU3ko kideei. Izan ere, Pozalaguako koban estalaktita eszentriko miresgarriak daude, eta marrazki bitxiak osatzen dituzte norabide guztietan nahasita. Gainera, mundu osoan ia ezin dira beste inon ikusi. Hala, bada, lankidetza-hitzarmena sinatu dute bi erakundeek, eta, horri esker, bertara sartzeko sarrera bat lortu ahal izango dute doan HIRU3ko kideek, nagusientzako sarrera bat erosiz gero.

Pozalaguako koban sartuz gero, harribitxi geologiko horren aberastasun itzela ikus daiteke. Interesgarriena estalaktita eszentrikoak dira. Erronka handia egiten diote grabitatearen legeari, eta norabide guztietarantz dituzte adarrak, elkarrekin lotuta eta korapilatuta. Munduan, Australian baino ez da ezagutzen horrelako fenomenoa.

Datozen egunotan bidaliko dizkizuegu Pozalaguako kobara joateko kupoiak HIRU3ko kide guztiei mezu elektroniko bidez. Norbaitek jaso ezean, gurekin harremanetan jar daiteke arazoa konpontzeko, hiru3@eitb.eus helbidera mezua bidalita edo 94 656 3122 telefono-zenbakira deituta; izan ere, baliteke helbide elektronikoa txarto jasota izatea gure datu-basean.

HIRU3 komunitatea EiTBk 0 eta 14 urte bitarteko ume eta gaztetxoentzat duen kluba da, eta bazkideek abantaila ugari dituzte. Esate baterako, aurten, hainbat gune eta museotara (PortAventura, Karpin Abentura, Urdaibai Bird Center, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa, Bizkaia Park Abentura eta Pozalaguako koba) joateko sarrera lor dezakete doan, eta gure zozketetan eta lehiaketetan parte har dezakete. Besteak beste, Ibaizabal argitaletxearen liburuak zozkatzen ditugu, zinerako sarrerak eta bestelako produktuak, hala nola, kartelak, eskulanak, panpinak eta abar. Gainera, HIRU3ko kideei umeen intereseko albisteak bidaltzen dizkiegu posta elektroniko bidez.

HIRU3ko kide egitea oso erraza da. Orri hau bete, eta bertan azaldutako urratsak jarraitu baino ez duzue egin behar.

Animatu, HIRU3ko kide egin, eta lagunei esan!