eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Arratsaldez eta gauez

Film luzeak eta “Go!azen”, asteburuetan, ETB3n

Larunbatetan eta igandeetan “Go!azen” telesaila eta film luzeak eskainiko ditu ETB3k arratsaldeetan eta gauetan.

  • "Go!azen"

    "Go!azen"

ETB3k asteburuetako programazioa aldatu egin du, eta film luzeak eta “Go!azen” telesail arrakastatsua izango dira ikusgai ETBren hirugarren katean. 15:45etik aurrera, etxeko txikienek Basakabi udalekuko pertsonaien gorabeheren berri izango dute. Hala, Haizea eta Elene bikiak, Ane, Nora, Mikel eta gainerako lagun guztiak protagonista izango dituzten hainbat abentura biziko dituzte, irakasleen eta “Zuzen” zuzendari zorrotzaren begiradapean. Musika eta umorea dira gaztetxoek hain gustuko duten telesail horren ardatzak. Guztira, 4 atal ikusi ahal izango dira astebururo: larunbatetan bi eta igandeetan beste bi.

Horrez gain, 20:00etan, haurrentzako film luzeak ikusi ahal izango dira, euskaraz, umeen gozamenerako.

-          Urtarrilaren 21ean: “Hanburgesa zaparrada 2”

-          Urtarrilaren 22an: “Doraemon urrezko kakalardoaren bila”

-          Urtarrilaren 28an: “Yogi hartza”

-          Urtarrilaren 29an: “Doraemon Txina zaharrean”

-          Otsailaren 4an: “Azti txikia”

-          Otsailaren 5ean: “Doraemon eta Nobita Holmes etorkizuneko museo harrigarrian”

-          Otsailaren 11n: “Uda batez Coo-rekin”

-          Otsailaren 12an: “Doraemon eta roboten iraultza”

-          Otsailaren 18an: “Elurretako erregina”

-          Otsailaren 19an: “Cousteau komandantearen abentura zoragarria”

Ez galdu!