eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Gaur, EiTBn

'Ballerina' filmaren aurrestreinaldia, euskaraz, HIRU3ko kideentzat!

Gaur, urtarrilak 26, 'Ballerina' filmaren aurrestreinaldia eskainiko da EiTBren Bilboko egoitzan. HIRU3 komunitateko kideek aukera paregabea izango dute pelikulaz gozatzeko. Ikusi irabazleen zerrenda!

1:32

'Ballerina' urtarrilaren 27an estreinatuko da zinema aretoetan. HIRU3 komunitateko kideek, baina, beste inork baino lehen ikusteko aukera izango dute, EiTBren Bilboko egoitzan eskainiko baita pelikularen aurrestreinaldia, euskaraz, gaur, 18:00etan. Ikusi hemen sarrerak irabazi dituztenen zerrenda.

Azken urteotan Europan egin den animaziozko koprodukziorik handienetakoa da 'Ballerina', eta Feliciaren istorioa kontatzen digu filmak. Umezurtz hau neskatila ausarta da eta amets bat du: dantzari bilakatzea. Ametsa gauzatzeko bidean, Victor bere adiskidearen laguntza izango du. Abentura zirraragarriak biziko dituzte biek Parisko hiriburu magikoan.

Istorio polit hau ikusteko sarrerak lortzeko, egin HIRU3ko kide eta gozatu zinema euskaraz!

inema euskaraz!