eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

2017/01/25

16:10

3kluba

Izan HIRU3ko kide eta zure urtebetetzean zoriondu egingo zaitugu!

Zure urtebetetze egunean zure argazkia gure web orrian eta telebistan ikusi nahi baduzu, bidali mezua hiru3@eitb.eus edo 3txulo@eitb.eus helbidera, baimenarekin, eta HIRU3ko kide zenbakia zehaztu.

  • Urtebetetzeak

    Urtebetetzeak

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

HIRU3k klubeko kideak zoriondu nahi ditu horien urtebetetze egunean, eta horretarako, argazkiak jartzen ditu web orrialdean (www.eitb.eus/hiru3) eta “3TXULO” saioan, ETB3n. 3TXULOtarrek goizean eta arratsaldean zoriontzen dituzte umeak. Goizeko saioa 8:00etatik 8:30era izaten da, gutxi gorabehera, eta arratsaldekoa, 19:35etik 20:05era, gutxi gorabehera. Argazki asko daudenean, bi bideo egiten ditugu, eta argazki batzuk goizean eta beste batzuk arratsaldean azaltzen dira egun batzuetan, eta alderantziz, hurrengo egunetan. Gainera, telebistan ematen den bideoa ikusgai dago web orrialdean, “3TXULO” erlaitzean. Goiko moduluan, kandela eta tarta agertzen diren irudian, klik egin behar da. Hor daude bideo guztiak, eta azken astekoa da lehenengoa.

Argazkia agertzea nahi izanez gero, hiru3@eitb.eus edo 3txulo@eitb.eus helbidera bidali behar da, urtebetetzea izan baino 15 egun lehenago, gutxi gorabehera. Argazkiarekin batera, baina, baimena igorri behar da; izan ere, izaera pertsonaleko datuak babesteko legeak aginduta, tutoreen baimena behar dugu argazkiak web orrialdean edo telebistan jarri ahal izateko. Orria inprimatu, bete, sinatu, eta bueltan bidali behar da. Baimen-orriari argazkia egin eta mezu elektroniko bidez helaraz dezakezu, nahi baduzu.

Bestalde, gogoratu HIRU3ko kide izan behar duzula argazkiak argitaratzeko. Oraindik kide ez bazara, lasai. Oso erraz egin dezakezu, doan. Orri hau bete, eta bertan zehaztutako urratsak jarraitu baino ez duzu egin behar.

HIRU3ko kideek abantaila handiak dituzte. Hilero, liburu bat zozkatzen dugu hilabete horretan urteak bete dituzten HIRU3ko kideen artean, Ibaizabal argitaletxearen eskutik, eta, gainera, gure lehiaketetan eta zozketetan parte har dezakete (aurten, adibidez, ‘Ballerina’ filmerako sarrerak eta  ‘Teresa eta Galtzagorri’ liburu-sortaren 6 ipuin zozkatzen ari gara, ‘Orm Elurretako Erresuman’ filma ikusteko sarrerak eta ‘Pixi Post eta opari-emaileak’ filmaren produktuak banatu ditugu, eta, besteak beste, Olentzero eta Mari Domingiren panpinak, HIRU3ren diskoa, Gorritxoren iglu txikia, Mayaren produktuak eta Gorritxoren panpinak zozkatu genituen iaz). Halaber, PortAventurarako, Karpin Abenturarako, Bilboko Itsasadarra Itsas Museorako, Urdaibai Bird Centerrerako, Bizkaia Park Abenturarako eta Pozalagua kobarako sarrera bat doan lortzeko aukera dute. Era berean, albiste interesgarriak jasotzen dituzte posta elektroniko bidez.

Animatu eta izan HIRU3ko kide! Zure lagunek ere eman dezakete izena.

  • ;