eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Arratsaldez

“Go!azen” erreportaje bereziak, asteburuan, ETB3n

Larunbatean eta igandean, “Go!azen” telesailaren erreportaje bereziak eta haurrentzako film luzeak eskainiko ditu ETB3k, arratsaldez.

“Go!azen” telesail arrakastatsuaren harira landutako erreportaje bereziak izango dira ikusgai ETBren hirugarren katean, 15:15 inguruan, 3TXULOtarren eguerdiko abenturen ostean.

Larunbatean, telesaileko aktoreen adierazpenak entzuteko eta horien castingak nolakoak izan ziren ikusteko aukera izango dugu, ‘Basakabi barrutik’ izeneko erreportajean. Igandean, aldiz, 'Go!azen, eta orain zer?' erreportajean, Euskal Herriko antzokiak lepo betezen dituen antzezlan arrakastatsuaren sekretuak azalduko dizkigute.

Jarraian, etxeko txikienek Basakabi udalekuko pertsonaien gorabeheren berri izango dute. Musika eta umorea dira gaztetxoek hain gustuko duten telesail horren ardatzak, eta bi atal izango dira ikusgai.

Film luzeak

Horrez gain, 20:00etan, haurrentzako film luzeak ikusi ahal izango dira, euskaraz, umeen gozamenerako. Otsailaren 18an, ‘Elurretako erregina’, eta otsailaren 19an, aldiz, ‘Cousteau komandantearen abentura zoragarria’.

Ez galdu!

p>

Ez galdu!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista