eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Estreinaldia

‘Hiru3 dantza!’, gaur, Lekeition!

Dantza eta kantu saio bereziaz gain, 3TXULOko pertsonaia maitatuekin argazkiak aterako ditugu. Lekeition hasi eta plazaz plaza ibiliko gara, guztiokin egoteko. Hau da deiadarra, HIRU3 dantza!

0:49

HIRU3 lagunok, badakigu dantzan eta kantuan egitea izugarri atsegin duzuela. Bada, guztiok elkarrekin primeran pasatzeko, HIRU3 musika eta dantza ekitaldi mundiala prestatu dugu.

Gorritxo gure galtzagorriarekin batera, beste hainbat laguntxo ere izango dira eszenatokian dantzan eta kantuan. Gainera, dantza saioa bukatzean, 3TXULOko pertsonaia maitatuekin argazkiak aterako ditugu, eta, ondoren, argazki horiek HIRU3 webgunean izango dira ikusgai.

Lekeition, gaur, 17:30ean

Plazaz plaza ibiliko gara, herri batetik bestera, guztiokin egoteko. Hasteko, Lekeition izango gara, plazan, gaur, 17:30ean! Ze ondo ibiliko garen!!

Laster ikusiko gara HIRU3ko lagun guztiok dantzan eta kantuan! Hau da deiadarra, HIRU3 dantza!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista