eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

2017/03/06

10:56

3kluba

Kultura urbanoen jaialdia

Break On Stage jaialdia martxoaren 25ean izango da Bilbon

Kultura urbano eszenikoen jaialdian, 20 ikuskizun labur eta harrigarri taularatuko dira. HIRU3ko kideek doako sarrera lortzeko aukera izango duzue. Adi egon!

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Break On Stage Kultura Urbanoen Nazioarteko Jaialdia martxoaren 25ean iritsiko da Bilbora, Bilbao Arenara, hain zuzen, 18:45etik aurrera. Aurtengo edizioak hainbat jarduera hartuko ditu: Urban Dance taldeen koreografiak, BMX Big Air bizikleta jauzien ikuskizuna, Parkour erakustaldiak egiteko moduluz osatutako zirkuitua, eta Ayax eta Prok anaia bikien rap ikuskizuna, besteak beste.

Urtero 5.000 ikusle inguru batzen dituen jaialdia adin guztietarako da aproposa, eta sarrerak eskuragarri daude jada. Gainera, HIRU3ko kide izanik, doako sarrera lortzeko aukera izango duzu. Adi egon!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bilbo
  • Musika 2021
  • ;