3kluba
Martxoaren 24tik aurrera
‘Harri zopa’ haurrentzako pelikula bilduma, euskaraz, zinemetan
Kondairak eta mundu osoko neska-mutilen ohiturak jasotzen dituen film laburren sorta hau, 3 eta 8 urte arteko umeei zuzenduta dago. Zinema munduko hontzak egiten du istorio guztien arteko zubi lana.


Zinema Euskaraz Zineuskadi elkarteak sustatzen duen programari esker, "Harri zopa eta beste zenbait alderantzizko ipuin" haurrei zuzendutako pelikula bilduma euskaraz estreinatuko dute martxoaren 24an.
"Rita & Luca" haur zinema independientearen banatzaileak ekoitzitako lan hau kondairak eta mundu osoko neska-mutilen ohiturak jasotzen dituen film laburren sorta da, 3 eta 8 urte arteko umeei zuzenduta. Zinemaren hontzak "xarmaz, fantasiaz eta umorez apaindutako" bost istorio aurkeztuko ditu, eta hontzak berak egingo du istorio guztien arteko zubi lana. Orotara, 40 minutu inguru irauten du film labur bakoitzak, eta bildumak honako istorio hauek jasotzen ditu: "Ardiak zenbatzera", "Janztearen abentura", "Eskularrua", "Harri zopa" eta "Gailetaren ihesaldia".
Jolasak eta sarrerak
'Harri zopa eta beste zenbait alderantzizko ipuin' film laburren sortarekin lotutako jolasak egiteko aukera ere eskaintzen digute Zinema Euskaraz elkartekoek.
Gainera, HIRU3ko kidea bazara, 'Harri zopa' zineman ikusteko doako sarrera lortzeko aukera izango duzu. Adi egon!