eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

2017/03/22

15:21

3kluba

Eskola ibiltariak

Haur errefuxiatuen marrazkietan oinarritutako animaziozko lana, ETB3n

‘Ez banaiz, ezin naiteke izan’ izenburupean, ‘Eskola ibiltariak’ dokumentaleko pasarte berezia izango da ikusgai larunbatean, 15:00etan, eta igandean, 10:30ean, ETB3n.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Etengabeko trantsituan eta hezkuntza sistematik kanpo dauden haur errefuxiatuak ditu protagonista Europa Transit saioko Eskola ibiltariak dokumentalak. Bada, Chersoko errefuxiatuen kanpamenduan dago film honen abiapuntua, Grezian. 23 neska mutiko siriarrekin egindako animazio tailerra da, beraien bizipenak eta marrazkiak oinarri hartuta.

Fatima, Hassen, Delsher, Deliar, Sahad, Mohamad Nour, Yusef, Roshin, Riham, Lin... Izen berezi horiek aurpegia, begirada eta grina jartzen diote mugak indarrez zeharkatu dituzten ia 50 milioi neska-mutilei. Jasaten dituzten sufrimendu guztiez gain, haurrek hezkuntzarako eskubidea galdu dute: nekez idazten dute, ezin dute irakurri, eta oinarrizko eskola-ohiturak galdu dituzte.

Larunbatean, 15:00etan (eguerdiko ‘3TXULO’ tartearen ondoren), eta igandean, 10:30ean (3TXULOko eskulanak tartearen ondoren) izango da ikusgai film laburra, ETB3n.