eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

HIRU3ko kideentzat

Hontza Museora joateko sarrerak doan HIRU3ko kideentzat

EiTBk Hontza Museoarekin hitzarmena sinatu du, eta Hiru3ko kideek lau sarrera izango dituzte doan, natur zientzien museoa familian zein lagun artean ezagutzeko.

  • Hontza Museoa

    Hontza Museoa

EiTBk eta Hontza Museoak natur zientziak modu paregabean ezagutzeko aukera eman nahi diete HIRU3ko kideei. Izan ere, Natur Zientzien Museoa da Hontza, Mañarian dago kokatuta, eta natura errespetatuz zein ezagutuz, denbora esperientzia ahaztezin bihurtzen duena. Mundu osoko espezie adierazgarriak daude, lurrean, ur gezan zein itsasoan dagoen aniztasuna erakutsiz.

Hala, bada, lankidetza-hitzarmena sinatu dute bi erakundeek, eta, horri esker, bertara sartzeko lau sarrera lortu ahal izango dute doan HIRU3ko kideek, natur zientzien museoa familia giroan zein lagun artean ezagutzeko.

Datozen egunotan bidaliko dizkizuegu Hontza Museora joateko kupoiak HIRU3ko kide guztiei mezu elektroniko bidez. Norbaitek jaso ezean, gurekin harremanetan jar daiteke arazoa konpontzeko, hiru3@eitb.eus helbidera mezua bidalita edo 94 656 3122 telefono-zenbakira deituta; izan ere, baliteke helbide elektronikoa txarto jasota izatea gure datu-basean.

HIRU3 komunitatea EiTBk 0 eta 14 urte bitarteko ume eta gaztetxoentzat duen kluba da, eta bazkideek abantaila ugari dituzte. Esate baterako, aurten, hainbat gune eta museotara (PortAventura, Karpin Abentura, Urdaibai Bird Center, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa, Bizkaia Park AbenturaPozalaguako koba eta Hontza Museoa) joateko sarrera lor dezakete doan, eta gure zozketetan eta lehiaketetan parte har dezakete. Besteak beste, Ibaizabal argitaletxearen liburuak zozkatzen ditugu, zinerako sarrerak eta bestelako produktuak, hala nola, kartelak, eskulanak, panpinak eta abar. Gainera, HIRU3ko kideei umeen intereseko albisteak bidaltzen dizkiegu posta elektroniko bidez.

HIRU3ko kide egitea oso erraza da. Orri hau bete, eta bertan azaldutako urratsak jarraitu baino ez duzue egin behar.

Animatu, HIRU3ko kide egin, eta lagunei esan!