3kluba
Apirilaren 7tik aurrera
‘Igelen Erresuma’ filma, euskaraz, zinema aretoetan
eitb.eus
Zinema Euskaraz programari esker, ostiralean iritsiko da zinema aretoetara igelen erresumara eramango gaituen pelikula. HIRU3ko kideen artean filma ikusteko sarrerak zozkatuko ditugu. Adi-adi egon!
Zinema Euskaraz Zineuskadik sustatzen duen programari esker, ostiralean, apirilaren 7an, Igelen Erresuma pelikula zinema aretoetara iritsiko da euskaraz. Aurten, Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatuko den bosgarren pelikula da honako hau.
Igelen olinpiar jokoen atarian, igelen erregearen eta haren alabaren istorioan barneratuko gaitu kontakizunak; izan ere, jokoen garailea bere alabarekin ezkonduko dela iragarriko du erregeak. Horren berri izandakoan, printzesak ihes egitea erabakiko du, eta igelen olinpiar jokoak irabazteko prestatzen hasiko da, aitaren plana zapuzteko asmoz, eta tartean suge gaizto baten bestelako nahi batzuk dituela.
Sarrerak HIRU3ko kideentzat
Datozen egunotan Igelen Erresuma filma ikusteko sarrerak zozkatuko ditugu HIRU3 klubeko kideen artean. Beraz, adi-adi egon, lortu zure sarrera eta gozatu zinema euskaraz!