eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Estreinaldiak

Marrazki bizidun berriak dakartza udaberriak ETB3ra!

Apirilaren 10etik aurrera, hainbat estreinaldi izango dira ikusgai: Yoko eta Lagunak, Peabody eta Sherman eta Pop Magic Street. Gogoratu, HIRU3 aplikazioan zein webgunean ere izango direla ikusgai.

Udaberria nobedadez beteta dator ETB3ra, izan ere, apirilaren 10etik aurrera, hainbat marrazki bizidun berri ikusteko aukera izango dugu.

Batetik, honako marrazki hauek estreinatuko dira: Yoko eta Lagunak, Peabody eta Sherman eta Pop Magic Street.

- Yoko eta lagunak: Vic oso pozik dago, lotsatia izan arren, oraingoan, berehala egin dituelako lagunak hiriko parkean: Mai eta Oto. Gainera, izaki magiko bat erakarriko dute: Yoko. Astelehenetik ostiralera, 19:00etan eta asteburuetan 12:30ean.

- Peabody eta Sherman: Peabody ikerlaria eta asmatzailea da, txakurra izateaz gain. Berak asmatutako makina bat erabiliz, Peabody eta bere seme Sherman, denboran zehar bidaiatuko dira, mundua aldatu duten egoerak bizitzeko eta garai guztietako pertsonaia garrantzitsuenak ezagutzeko. Astelehenetik ostiralera, 21:30ean.

Bestalde, Otsoko eta Noddy jostalandian marrazkiek ere denboraldi berriak izango dituzte ETB3n datorren astelehenetik aurrera. Otsoko izeneko otso txikiaren eta haren lagunen abentura berriak ezagutuko ditugu, eta Noddyk ere abentura ugari biziko ditu jostailuen herrialdean bere lagunekin batera. Gainera, Olivia marrazki bizidunen atal berriekin gozatzeko aukera izango dugu, irudimen handia duen txerri txikiaren gorabehera berriak ezagutuz.

Marrazki bizidun berriak zein ordu tartetan eskainiko diren jakiteko, ikusi hemen ETB3ko programazioa.

APPan eta webgunean ikusgai, uneoro

Gogoratu, HIRU3 aplikazioan zein webgunean ere ikusgai direla ETB3ko marrazki bizidunak, mugikorrean zein tabletean ikusteko. Badakizu, marrazki bizidun gogokoenak, azken nobedadeak zein kapitulu berriak, modu erosoan, nahi duzun lekuan eta unean ikusteko, Hiru3 app-a da zure aukera!