eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

2017/05/02

12:38

3kluba

Maiatzaren 5etik aurrera

‘Ardiak eta Otsoak’ filma, euskaraz, zinema aretoetan

Zinema Euskaraz programari esker, ostiralean iritsiko da zinema aretoetara ardiak eta otsoak protagonista dituen pelikula. HIRU3ko kideen artean filma ikusteko sarrerak zozkatuko ditugu. Adi-adi egon!

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Zinema Euskaraz Zineuskadik sustatzen duen programari esker, ostiralean, maiatzaren 5ean, Ardiak eta Otsoak pelikula zinema aretoetara iritsiko da euskaraz. Aurten, Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatuko den seigarren pelikula da honako hau.

Urrutiko lurralde magiko batean, lasaitasun handiz bizi da artalde bat, baina, otso talde batek laster etengo du egoera lasai hori. Arbasoen ohiturei jarraituz, otso taldeko buru Magrak bere oinordekoa aukeratuko du ardiak haien bizilekutik kanporatzen dituzten otsoen artean: Ragear anker eta boteretsua bata, eta Gris otsoa, bestea. Basoan barneratuko da Gris eta han, Mami untxien aztiak edabea emango dio. Orduan, egoera harrigarri bat gertatuko da: otsoa ardi bihurtuko da!

Sarrerak HIRU3ko kideentzat

Datozen egunotan Ardiak eta Otsoak filma ikusteko sarrerak zozkatuko ditugu HIRU3 klubeko kideen artean. Beraz, adi-adi egon, lortu zure sarrera eta gozatu zinema euskaraz!

  • ;