3kluba
Udazkenean
Etorri gurekin abestera, dantzatzera eta musika jotzera!
HIRU3
HIRU3 Jaia udazkenean egingo da eta han Euskararen Txantxangorria abestu, dantzatu, eta joko dugu denon artean, Bilbon, Casilda Iturriza parkean. Zatoz zu ere erronka izugarrian parte hartzera!


Ekimen izugarria prestatu dugu HIRU3 Jaian egiteko, udazkenean. Denon artean Euskararen Txantxangorria abestu, dantzatu, eta joko dugu! Casilda Iturriza parkean, Bilbon, izango da egun osoko jaia, eta ekimen berezia ere hantxe egingo dugu.
Musika-tresna bat jotzen baduzu, ekarri gure jaialdira eta zuzenean joko dugu denok batera. Abesbatz bateko kide bazara edo abestea gogoko baduzu, zu ere gonbidatuta zaude! Zer esanik ez dantza zalea bazara, zu dantzan ikusteko irrikan gaude!
Zatoz zu ere erronkan parte hartzera! Eman izena hemen eta, ondoren, zuekin harremanetan jarriko gara datu guztiak zehazteko.
Ikasi Euskararen Txantxangorriaren koreografia eta 'Go!azen'eko lagunekin.