eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Maiatzaren 12tik aurrera

'Richard zikoina' filma, euskaraz, zinema aretoetan

Zinema Euskaraz programari esker, ostiralean iritsiko da zinema aretoetara animaliak protagonista dituen animaziozko film. HIRU3ko kideen artean filma ikusteko sarrerak zozkatuko ditugu. Adi egon!

Zinema Euskaraz Zineuskadik sustatzen duen programari esker, ostiralean, maiatzaren 12an, Richard zikoina animaziozko pelikula zinema aretoetara iritsiko da euskaraz. Aurten, Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatuko den zazpigarren pelikula da honako hau.

Richard izeneko txolarrea zikoin familia batek hartuko du eta, ondorioz, bera ere zikoina dela uste izango du. Baina, arazoak laster iritsiko dira, izan ere, zikoinak (hegazti migratzaileak), Afrikara joango dira negua igarotzera. Orduan, Richardek ere joan nahiko du, eta Europan zehar bidaia abiatuko du, autobusez, trenez zein itsasontziz; hontz xelebrea eta perikito alaia izango ditu lagun bidaian, bere zikoin familiari erakusteko bera ere familiako kide dela.

Sarrerak HIRU3ko kideentzat

Datozen egunotan Richard zikoina filma ikusteko sarrerak zozkatuko ditugu HIRU3 klubeko kideen artean. Beraz, adi-adi egon, lortu zure sarrera eta gozatu zinema euskaraz!