eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Euskaraz

Haurrentzako film luzeak, asteburuetan, ETB3n!

Aste honetatik aurrera, haurrei zuzendutako film luzeak izango dira ikusgai ETB3n, ostiral, larunbat zein igandeetan. Gozatu zinema euskaraz!

ETB3k indartu egin du asteburuetako programazioa, eta, maiatzaren 12tik aurrera, haurrentzako film luzeak izango dira ikusgai asteburuetan ETBren hirugarren katean. Ostiraletan 21:30ean, larunbatetan 21:00etan eta igandeetan 19:30 aldera izango dira ikusgai.

Hartara, etxeko txikienek honako film luze hauek ikusi ahal izango dituzte, euskaraz:

-          Maiatzaren 12an: “Munstro etxea”

-          Maiatzaren 13an: “Asterix galiarra”

-          Maiatzaren 14an: “Elurretako erregina”

-          Maiatzaren 19an: “Dragoi Bola Z: F berpiztu”

-          Maiatzaren 20an: “Doraemon urrezko kakalardoaren bila”

-          Maiatzaren 21ean: “Lucius Dumben berebiziko bidaia”

-          Maiatzaren 26an: “Shin Chan: etorkizuneko neska-laguna”

-          Maiatzaren 27an: “Munstro etxea”

-          Maiatzaren 28an: “Cousteau komandantearen abentura zoragarria”

-          Ekainaren 2an: “Shin Chan: ultraespioia”

-          Ekainaren 3an: “Asterixen hamabi probak”

-          Ekainaren 4an: “Azti txikia”

-          Ekainaren 9an: “Shin Chan: bola galduen bila”

-          Ekainaren 10ean: “Doraemon eta Nobita Holmes etorkizuneko museo harrigarrian”

-          Ekainaren 11n: “Blackie eta kanuto”

-          Ekainaren 16an: “Katamotza galbidean”

-          Ekainaren 17n: “Asterix eta Cleopatra”

Gozatu zinema euskaraz ETB3n!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista