eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

1. gunean

HIRU3 Ibilaldian egongo da igandean, Mungian

Igandean Ibilaldia jaia ospatuko da Mungian, eta EiTB han izango da. HIRU3 dantza! ekitaldia eta Gorritxo zein 3TXULOko pertsonaien irudiarekin argazkia ateratzeko aukera egongo da bertan.

HIRU3 gunea atonduko dugu Bizkaiko ikastolen aldeko jaian igandean, maiatzaren 28an, eta hainbat ekitaldi prestatun ditugu gaztetxoenen gozagarri. Zehazki, Egunero izeneko 1A gunean, Gorritxo galtzagorri maitatua umeak agurtzen egongo da. Gainera, Gorritxorekin zein ?3txulo? saioko pertsonaien irudiarekin argazkiak ateratzeko aukera ere izango duzue. Bestalde, 16:30ean, HIRU3 kanta dantza! ekitaldia eskainiko dute 2kendi eta 4roba 3TXULO saioko 2ttor eta 4raren lagunek.

Horrez gain, haurrak EiTBren Hiru3 ume eta gaztetxoentzako klubaren kide egin ahalko dira jaian bertan. Handik egun batzuetara jasoko dute ongietorria emateko eskutitza, eta Hiru3ko bazkide izateagatik hainbat abantaila edukiko dituzte.

Argazkiak, webgunean ikusgai

Ibilaldia festan ateratako argazkiak HIRU3 webgunean jarriko ditugu ikusgai. Halaber, EiTBk, aurreko urteetan bezala, euskararen eta hezkuntzaren aldeko jaien berri emango egingo du bere hedabideetan, eta horien inguruan jazotzen den guztia kontatuko du.

'Egunero elkarregaz' lelopean, Mungiako Larramendi Ikastolaren 50. urteurrenarekin bat egingo du aurtengo Bizkaiko ikastolen aldeko jaiak eta ospakizunak.