eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

2017/06/12

15:36

3kluba

3. gunean

HIRU3 Araba Euskarazen egongo da igandean, Bastidan

Igandean Araba Euskaraz jaia ospatuko da Bastidan, eta EiTB han izango da. HIRU3 dantza! ekitaldia eta Gorritxo zein 3TXULOko pertsonaien irudiarekin argazkia ateratzeko aukera egongo da bertan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

HIRU3 gunea atonduko dugu Arabako ikastolen aldeko jaian igandean, ekainaren 18an, eta hainbat ekitaldi prestatu ditugu gaztetxoenen gozagarri. Zehazki, Prometheus izeneko 3. gunean egongo da Gorritxo galtzagorri maitatua umeak agurtzen. Gainera, Gorritxorekin zein ?3txulo? saioko pertsonaien irudiarekin argazkiak ateratzeko aukera ere izango duzue. Bestalde, 16:30ean, HIRU3 kanta dantza! ekitaldia eskainiko dute 2kendi eta 4roba 3TXULO saioko 2ttor eta 4raren lagunek.

Horrez gain, haurrak EiTBren Hiru3 ume eta gaztetxoentzako klubaren kide egin ahalko dira jaian bertan. Handik egun batzuetara jasoko dute ongietorria emateko eskutitza, eta Hiru3ko bazkide izateagatik hainbat abantaila edukiko dituzte.

Argazkiak, webgunean ikusgai

Araba Euskaraz festan ateratako argazkiak HIRU3 webgunean jarriko ditugu ikusgai. Halaber, EiTBk, aurreko urteetan bezala, euskararen eta hezkuntzaren aldeko jaien berri emango egingo du bere hedabideetan, eta horien inguruan jazotzen den guztia kontatuko du.

'Wow' lelopean, zera adierazi nahi izan dute aurten, buru belarri jarraitzen dutela euskara eskualdean barneratzen eta barreiatzen.