eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

3 kluba

Igo urtebetetzeetako zure argazkia gure webgunera!

Zure urtebetetze egunean zure argazkia 3 kluba atarian eta telebistan ikusi nahi baduzu, igo argazkia gure webgunera.

  • Zuri Zorionak

    Zuri Zorionak

3 klubak bere kideak zoriondu nahi ditu haien urtebetetze egunean, eta horretarako, argazkiak jartzen ditugu web orrialdean eta '3 Ene Kantak' saioan, ETB3n. Gainera, argazki guztiak eta telebistan ematen den bideoa bera ikusgai dago web orrialdean, ZORIONAK izeneko atalean.

Argazkia agertzea nahi izanez gero, gure webgune bidez igo dezakezu, urtebetetzea izan baino 20 egun lehenago, ZORIONAK atalean bertan dagoen moduloan.

Dena den, argazkia igotzeko arazoak badituzu, 3kluba@eitb.eus helbide elektronikora bidal dezakezu bazkide zenbaki eta izen-abizenekin batera.

3 klubeko kide eta argazkiak publikatzeko baimena

Argazkia igo ahal izateko, baina, baldintza bat bete behar da, argazkiak publikatzeko baimena ematea; izan ere, izaera pertsonaleko datuak babesteko legeak aginduta, tutoreen baimena behar dugu argazkiak web orrialdean edo telebistan jarri ahal izateko. Oraindik baimena ez baduzu eman, lasai, argazkia igotzerakoan eskatu egingo dizugu; orria inprimatu, bete, sinatu, eta bueltan bidali.

Bestalde, gogoratu 3 klubeko kide izan behar duzula argazkiak argitaratzeko. Oraindik kide ez bazara, lasai. Oso erraz egin dezakezu, doan. Orri hau bete, eta bertan zehaztutako urratsak jarraitu baino ez duzu egin behar.

3 klubeko kideek abantaila ugari dituzte. Hilero, liburu bat zozkatzen dugu hilabete horretan urteak bete dituzten 3 klubeko kideen artean, Ibaizabal argitaletxearen eskutik, eta, gainera, gure lehiaketetan eta zozketetan parte har dezakete. Halaber, hainbat gunetarako sarrera bat doan lortzeko aukera dute. Era berean, albiste interesgarriak jasotzen dituzte posta elektroniko bidez.

Animatu eta izan 3 klubeko kide! Zure lagunek ere eman dezakete izena.