eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Ekainaren 19tik aurrera

Gozatu udako programazio bereziaz, ETB3n!

Uda sasoian murgilduta, marrazki bizidun berriak, '3TXULO', 'Go!azen', 'Bago!az' eta film luzeak izango dira ikusgai ETB3n. Gainera, HIRU3 aplikazioan edukiak nonahi eta noiznahi ikusteko aukera duzu.

  • etb3 uda

    etb3 uda

Ekainaren 19an, udako programazio berezia abiatuko du ETB3 kateak. Hartara, marrazki bizidun berriak zein betikoak, '3TXULO', 'Go!azen', 'Bago!az' eta film luzeak izango dira ikusgai egunero.

2ttor, 4ra, 6khan, izeba Kattalin, Gorritxo, Sasi eta Laino gure lagunek izan dituzten gorabehera onenak izango dira ikusgai '3TXULO' saioan, egunero, 09:00etatik aurrera. Ondoren, marrazki bizidun berrien txanda izango da, Postman Pat izango baitugu ikusgai estreinakoz, egunero, 10:30ean.

Eguerdi osteko tartean ere, 14:00etan, 3txulotarrak izango dira bueltan, eta ikastetxeetan grabatutako bideoak ikusteko aukera izango dugu, Xbelek urte osoan zehar bisitatu dituen eskoletakoak. Jarraian, beti-betiko marrazki bizidun kuttunak izango dira ikusgai: Pippi, Heidi eta Marko.

‘Go!azen’, gaueko tartean

Eguna bukatzeko, 21:00etan, 'Go!azen' telesail ezagunaren denboraldi ezberdinak zein hari lotutako erreportaje bereziak berriz ikusteko aukera paregabea izango dugu; larunbatetan Bago!az saioaren txanda izango da.

Asteburuetan, gainera, film luzeak izango dira ikusgai, 15:00etatik aurrera, eta baita igande gauetan ere, 21:00etatik aurrera.

HIRU3 APPan, noiznahi eta nonahi

EiTB eta Gaztea aplikazioen gisara, PlayStore edo APP Store erabilita jaitsi daiteke HIRU3 aplikazioa; lehena, Android sistema eragilea duen telefonoa dutenentzat; bigarrena, iOS sistemadun sakelakoentzat.

'3TXULO', 'Go!azen' eta haurren marrazki bizidun gogokoenak, azken nobedadeak zein kapitulu berriak, modu erosoan, nahi duzun lekuan eta unean ikusteko, Hiru3 aplikazioa da zure aukera!