eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Areatzan

HIRU3 eta Doraemon, Play'N'Kids jaialdian, Bilbon, uztailaren 8an

Bilbao BBK Live Bereziak 2017 ekimenaren harira, Areatzan egingo da haurren jaia, Bilbon, uztailaren 8an, 10:00etatik 18:00etara. Hiru3 gunean txapak egiteko tailer berezia eta Gorritxo egongo dira.

Bilbao BBK Live familia giroan egiteko ekimenei begira jarriko da aurten ere, eta Bilbao BBK Live Bereziak programazioaren barnean, Play'N'Kids Jaialdia izango da Bilbon, Areatzan, uztailaren 8an, 10:00etatik 18:00etara; jolaserako eta musikaz zuzenean gozatzeko gune ikusgarria izango da.

Batetik, musikarik onena izango da taula gainean, Music in Action izenekoen eskutik, Boom & Shake ekimenarekin, 17:00etan, eta Trakamatraka taldearen eskutik, birziklatutako instrumentuekin egindako soinuak izango dira nagusi.

Bestetik, gonbidatu oso bereziak izango dira jaialdian: Doraemon, Nobita eta Shizuka. Pertsonaia maitatu horrekin aurpegia margozteko eta kamisetak egiteko tailerrak ere izango dira eta baita bestelako tailerrak ere, birziklatutako tresnak (11:30ean) eta tattoo tailer solidarioak, alegia.

HIRU3n txapak egiteko tailerra

Gainera, Doraemon eta haren lagunak Gorritxorekin batera egongo dira Areatzan, izan ere, Gorritxo HIRU3 klubeko pertsonaia berezia ere izango da BBK Live Bereziak festan, eta lau pertsonaiekin argaziak ateratzeko aukera egongo da egun osoan zehar. Hiru3 klubaren gunean txapak egiteko tailer berezia ere izango da; txapa egiten duenak arropan jarri eta argazkia atera ahal izango du.

Halaber, jateko eta edateko gunea ere izango da, indarrak hartu eta jaialdiko ekintzekin topera gozatu ahal izateko. Zuzeneko musika ardatz hartuta, gurasoek eta haurrek ongi pasatzeko aukera paregabea eskainiko du jaialdi berezi honek. Zatoz Play'N'Kids jaialdira!

ETB3n, Doraemon nagusi

Ekimen berezi horrek, bestetik, ETB3n ere izango du oihartzuna, Doraemon marrazki bizidunei eskainitako programazio berezia izango baita egun horretan.