eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

2017/08/31

10:20

3kluba

Urriaren 7an

'Go!azen denok' abestera eta dantzatzera!

HIRU3

HIRU3 Jaia urriaren 7an egingo da Bilbon, Euskalduna Jauregian, eta han Euskararen Txantxangorria zein Gure Nahia abestu eta dantzatuko dugu denon artean. Zatoz zu ere ekimen berezian parte hartzera!

2:49
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Ekimen izugarria prestatu dugu HIRU3 Jaian egiteko, urriaren 7an, Bilbon, Euskalduna jauregiaren kanpoko aldean. 'Go!azen denok' izeneko ekimenean, 'Go!azen' telesaileko pertsonaiekin batera, guztion artean Euskararen Txantxangorria eta Gure Naha abestu eta dantzatuko dugu.

Abestea gogoko baduzu, gonbidatuta zaude! Zer esanik ez dantza zalea bazara, zu dantzan ikusteko irrikan gaude!

Euskararen Txantxangorria eta Gure Nahia abestien koreografia zein letra 'Go!azen'eko lagunekin ikasteko, hemen duzu eskuragarri.

Zatoz zu ere ekimen berezi honetan parte hartzera!

  • ;