eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Marrazkiak

'Shaun arditxoa' marrazki bizidunek 10 urte bete dituzte!

'Shaun arditxoa' marrazki bizidunen urteurrenaren harira, atal berriak izango dira ikusgai ETB3n, urriaren 16tik aurrera. Gainera, arditxoarekin lotutako eduki bereziak dituzu hemen eskuragai. Gozatu!

0:11

'Shaun arditxoa' marrazki bizidunen 10. urteurrenaren harira, atal berriak izango dira ikusgai ETB3n, urriaren 16tik aurrera. Egunero, eguerdiko 3TXULO tartearen aurretik, eskainiko dira gure arditxo gogokoenaren marrazkiak.

Artalde xelebre bateko liderra da Shaun. Ardi guztiek, eta Shaunek bereziki, gizakiok egiten ditugun gauzak egiteko gaitasuna dute: futbolean aritu, golfean, etab.

Eduki bereziak webgunean

Gainera, Shaun arditxoarekin lotutako eduki bereziak dituzu hemen eskuragai: bere aurpegia egiteko eskulana, 'Shaun'ekin gorputza astintzeko dantza, marrazteko irudia...

Sartu eta gozatu Shaun arditxoarekin!