eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

2019/06/14

16:12

3kluba

Aukera berriekin

Marrazki bizidunak eta saio gogokoenak nahi duzunean ikusteko, HIRU3 APP berria!

HIRU3 haur komunitatearen aplikazioa aukera berriekin dator, marrazki bizidunak eta saio gogokoenak euskaraz mugikorrean zein tabletean inoiz baino hobeto ikusteko.

1:47
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

EiTBren HIRU3 haur komunitateak aplikazioaren bertsio berria kaleratu du, aukera berriekin. Orain, aplikazioaren bertsio berria jaitsita, besteak beste, norbere eduki gogokoenak aukeratu eta ikusteko modua izango dugu. Horrez gain, Lotara izeneko atalean, lotara joateko bideoa automatikoki guk nahi dugun orduan agertzeko aukera izango dugu. Gainera, menu nagusian hainbat aukera berri izango ditugu eskura: ETB3 programazioa ikusi, HIRU3 webgunean kide egiteko aukera, eskulanak atala, etab.

Marrazki bidizunak eta saio gogokoenak euskaraz eskaintzen dira HIRU3 aplikazioan, umeek primeran pasatzeko, edonon eta edonoiz. Aplikazioa jaisten duten guztiek, hortaz, ETBko marrazki bizidunak ikusteko aukera izango dute, astebeteko iraupenarekin.

Edukiak adinaren arabera sailkatuta daude, hiru adin tartetan: 0-4, 5-7 eta 8 urtetik gorakoentzako edukiak; azken horien kasuan, edukiak ikusi ahal izateko, kontrol froga bat gainditu beharko da, eragiketa matematiko bat, hain zuzen ere.

Nola jaitsi?

EiTB eta Gaztea aplikazioen gisara, PlayStore edo APP Store erabilita jaitsi daiteke Hiru3 app-a; lehena, Android sistema eragilea duen telefonoa dutenentzat; bigarrena, iOS sistemadun sakelakoentzat.

Marrazki bizidunak eta saio gogokoenak, azken nobedadeak zein kapitulu berriak, modu erosoan, nahi duzun lekuan eta unean ikusteko, Hiru3 app-a da zure aukera!


  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • EITB Taldea
  • Hiru
  • ;