eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Euskaraz

Haurrentzako film luzeak, asteburuetan, ETB3n!

Haurrei zuzendutako film luzeak izango dira ikusgai ETB3n, larunbat zein igandeetan. Gozatu zinema euskaraz!

ETB3k indartu egin du asteburuetako programazioa, hori dela eta haurrentzako film luzeak izango dira ikusgai asteburuetan ETBren hirugarren katean.

Hartara, etxeko txikienek honako film luze hauek ikusi ahal izango dituzte, euskaraz:

-          Azaroaren 18an: “Ahatetxo itsusiaren abentura harrigarriak”

-          Azaroaren 19an: “Hiru hartzen ipuina”

-          Azaroaren 25ean: “Olentzero eta Subillaren lapurreta”

-          Azaroaren 26an: “Elurretako erregeina”

-          Abenduaren 2an: “Olentzero, gabonetako ipuina”

-          Abenduaren 3an: “Asterix eta Cleopatra”

-          Abenduaren 9an: “Olentzero eta oparien ordua”

-          Abenduaren 10ean: “Asterixen hamabi probak”

-          Abenduaren 16an: “Olentzero eta Iratxoen jauntxoa”

-          Abenduaren 17an: “Doraemon eta zaldun mozorrodunak”

-          Abenduaren 24an: “Doraemon txakurren erresuman”

-          Abenduaren 30ean: “Doraemon eta zazpi magoak”

-          Abenduaren 31an: “Doraemon eta hego itsasoko piratak”

Gozatu zinema euskaraz ETB3n!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista