eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

HIRU3ko kideentzat

Eureka! Zientzia Museora joateko sarrera doan HIRU3ko kideentzat

EiTBk Eureka! Zientzia Museoarekin hitzarmena sinatu du, hori dela eta HIRU3 komunitateko kideentzat sarrera doakoa izango da, nagusien sarrera erosita.

  • Eureka! Zientzia Museoa

    Eureka! Zientzia Museoa

EiTBk eta Eureka! Zientzia Museoak zientziak eta dibulgazio zientifikoa modu paregabean ezagutzeko aukera eman nahi diete HIRU3ko kideei. Izan ere, Eureka Zientzia Museoak inguru bizia eskaini nahi du, zientziaren eta teknikaren munduarekin loturiko jardueretan parte hartzeko. Adin guztietarako egokia den dibulgazio zientifikoko zentroa da, printzipio zientifikoak ulertzeko hezkuntza-programen osagarri eta aisialdirako baliabide egokia, bai familiarekin bai bakarrik gozatzeko.

Hala, bada, lankidetza-hitzarmena sinatu dute bi erakundeek, eta, horri esker,  HIRU3ko kideentzat sarrera doakoa izango da, nagusien sarrera erosita.

Datozen egunotan bidaliko dizkizuegu Eureka! Zientzi Museora joateko kupoiak HIRU3ko kide guztiei mezu elektroniko bidez. Norbaitek jaso ezean, gurekin harremanetan jar daiteke arazoa konpontzeko, hiru3@eitb.eus helbidera mezua bidalita edo 94 656 3122 telefono-zenbakira deituta; izan ere, baliteke helbide elektronikoa txarto jasota izatea gure datu-basean.

HIRU3 komunitatea EiTBk 0 eta 14 urte bitarteko ume eta gaztetxoentzat duen kluba da, eta bazkideek abantaila ugari dituzte. Esate baterako, aurten, hainbat gune eta museotara (PortAventura, Karpin Abentura, Urdaibai Bird Center, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa, Bizkaia Park AbenturaPozalaguako koba eta Hontza Museoa) joateko sarrera lor dezakete doan, eta gure zozketetan eta lehiaketetan parte har dezakete. Besteak beste, Ibaizabal argitaletxearen liburuak zozkatzen ditugu, zinerako sarrerak eta bestelako produktuak, hala nola, kartelak, eskulanak, panpinak eta abar. Gainera, HIRU3ko kideei umeen intereseko albisteak bidaltzen dizkiegu posta elektroniko bidez.

HIRU3ko kide egitea oso erraza da. Orri hau bete, eta bertan azaldutako urratsak jarraitu baino ez duzue egin behar.

Animatu, HIRU3ko kide egin, eta lagunei esan!