3kluba
Abenduaren 7tik aurrera
'Sagu eta Pagu' filma, euskaraz, zinema aretoetan
EiTB.EUS
Animaziozko filma euskaraz ikusteko aukera izango da, abenduaren 7tik aurrera zinema-aretoetan. Pelikula ikusteko sarrerak ditugu HIRU3ko kideen artean banatzeko!


Zinema Euskaraz Zineuskadik sustatzen duen programari esker, abenduaren 7an, Sagu eta Pagu filma zinema aretoetara iritsiko da euskaraz. Aurten, Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatuko den zazpigarren pelikula izango da animazioko ekoizpen hau.
Baso eta landa ederretan pozik bizi diren izakiei lehorteak nola eragingo dien ikusiko dugu pelikulan. Eskualdeko izakiak egarriz eta gosetuta egongo dira luzaro eta hori konpontzeko, zerbait egitea erabakiko dute, egoera negargarri honi amaiera emateko.
Orduan, dortoka batek gidatuta, altxorraren bila abiatuko dira, hark egoera larritik aterako dituen itxaropenez. Bidaiaren etapa bakoitza abentura berri bat izango da animalia-taldearentzat.
Zozketa berezia HIRU3ko kideentzat
Sagu eta Pagu filma ikusteko sarrerak ditugu HIRU3ko kide guztion artean banatzeko.
Beraz, adi-adi egon, parte hartu zozketan eta gozatu zinema euskaraz!