eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

2017/12/15

16:32

3kluba

Gabonak EiTBn

Olentzero WhatsAppean dago

A.E.|EiTB

EiTBk Olentzerorekin txateatzeko zerbitzua jarri du martxan WhatsApperako. Gabonetako gure pertsonaia kuttunarekin hitz egitea ez da inoiz hain erraza izan.

1:04
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Aurtengo Gabonak modu berezian ospatu nahi ditu EiTBk, Olentzero sare sozialetara eramanez, alegia. Hain zuzen ere, WhatsApperako, munduan gehien erabiltzen den bat-bateko mezularitza zerbitzurako programa bat garatu du. Adimen artifiziala oinarri duen proiektu berritzaileak gure ikazkina hurbil izatea du helburu.

Programa informatiko horrek jasotako mezuak irakurri eta interpretatu egiten ditu eta modu automatikoan erantzunak sortu, Olentzero izango balitz bezala. Euskaraz eta euskalkiak kontuan hartuz emango ditu erantzunok, eta, baita gaztelaniaz ere, elkarrizketaren arabera.

EiTBk bultzatutako ekimenaren xedea Euskadiko haurrek Olentzerorekin hitz egitea da, abenduaren 24ra itxaron gabe. Baina helduengana ere iritsi nahi du Olentzerok. Ia gai guztientzat izango du erantzuna: opariak eskatu, ikatzik ekarriko ote duen galdetu edo 24ko gauean afaltzeko zer nahiko duen galdetu ahal izango diogu. Dena den, Gabonekin zerikusia duten gaiez harago, txisteak, bertsoak eta aktualitatearekin zerikusia duten gaiak ere jorratuko ditu.

Olentzero, beraz, WhatsAppean dago. Kontaktua lortu eta berarekin hizketan hasteko www.eitb.eus/olentzero webgunean klikatu behar da eta modu automatikoan WhatsAppa zabalduko da.

Olentzero WhatsAppean, Gabonak ospatzeko EiTBren ideia bat da.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Euskal Telebista